Areto futbola eta orientazio saioa izango dira larunbateko jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola 2026ko martxoaren 6a

(Argazkia: Azpeitiko Eskola Kirola)

Areto futboleko azken jardunaldia izango dute benjaminek, eta orientazio saioa kimuek.

Areto futbola eta orientazio saioa izango dira eskola kiroleko larunbateko jarduerak.

Areto futboleko azken jardunaldia izango dute benjaminek biharkoan. Aurreko jardunaldietan bezala, Azkoitiko eta Azpeitiko bost kantxatan jokatuko dira partidak eta Galaktik areto futboleko taldekideak ariko dira epaile lanetan Azpeitiko kantxetan. Hemen ikusgai, jardunaldi osoa.

Kimuek, aldiz, orientazio saioa izango dute. Gipuzkoako Orientazio Taldekoak (GOT) izango dira saioa dinamizatuko dutenak. Orientazio ariketak egingo dituzte Frontoi Txikian eta orientazio froga, berriz, Alde Zaharrean barrena.

Horrela iritsiko gara ikasturteko jardunaldien hiru laurdenetara. Webgunean daude ikusgai benjaminen eta kimuen sailkapenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide