Pilota eta futbola izango dituzte biharko multikirol jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

LH3 eta LH4 mailetako ikasleak pilotan arituko dira bihar; LH5ekoak eta LH6koak, aldiz, futbolean. Zubia eta oporrak datozenez, biharkoa eta gero, hilabetez ez da larunbatetan multikirol jardunaldirik izango. 

LH3ko eta LH4ko ikasleek pilota jardunaldia izango dute bihar. Betharrameko eta Izarraizpeko pilotalekuetan izango dira, eta horietan jolas desberdinak egingo dituzte palazko nahiz eskuzko modalitateetan trebatzeko.

LH5 eta LH6 mailetakoek, berriz, futbol jardunaldia izango dute. Aurrekoetan bezala, Azkoitiko eta Azpeitiko zelai artifizialetan jokatuko dituzte partidak, eta Lagun Onak futbol taldekoak arituko dira epaile lanetan Azpeitiko zelaietan. Hemen ikusi daiteke jardunaldi osoa.

16. jardunaldia izango da biharkoa, eta Sanjosetako zubia eta Aste Santua datozenez, biharkoa eta gero, hilabetez ez da larunbatetan multikirol jardunaldirik izango. Web orrian kontsulta daitezke Benjaminen eta Alebinen egutegi osoa eta sailkapenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide