Otsailaren 25ean adin txikikoen multikirol praktikaren aldeko adierazpen bateratua sinatu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza eta kirol fakultateek eta Euskal Herriko Heziketa Fisiko eta Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuan Elkargo Ofizialak, eta Azpeitiko ikastetxeek ere bat egin dute adierazpen horrekin.
13 urtetik beherako haurren kirol espezializazio goiztiarraren aurrean multikirol eredua babestu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eremu akademikoan eta profesionalean aurrekaririk gabeko jarrera instituzional bateratua adierazi dute EHUk, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euneiz Unibertsitateak, Euskal Herriko Heziketa Fisiko eta Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuan Elkargo Ofizialak batera sinatu duten adierazpenarekin. Hemen irakur dezakezue adierazpenaren inguruko albiste osatuagoa, eta bertan duzue adierazpenaren beraren esteka ere.