Aste Santuko oporraldiaren ondoren, irristaketa eta futbol jardunaldia izango dituzte multikiroleko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Gaztetxoak skate parkean, artxiboko irudian. (Azpeitiko Eskola Kirola)

LH 3 eta LH 4koek skate parkean izango dute hitzordua, eta LH 5 eta LH 6koek futboleko azken jardunaldia jokatuko dute, Azpeitian eta Azkoitian.

Irristaketa eta futbola izango dira bihar Azpeitiko multikiroleko ikasleek jorratuko dituzten kirolak, Aste Santuko oporren ondorengo lehen jardunaldian.

LH 3 eta LH 4ko ikasleek irristaketa jardunaldia izango dute. Skate parkean, YK Riders taldekoekin skateaz, patinez eta patineteez gozatzeko aukera izango dute.

LH 5 eta LH 6koek, berriz, azken futbol jardunaldia izango dute. Aurrekoetan bezala, Azkoitiko eta Azpeitiko zelai artifizialetan jokatuko dituzte partidak, eta Lagun Onak futbol taldekoek egingo dituzte epaile lanak Azpeitiko zelaietan. Hemen ikusi daiteke jardunaldi osoa.

Webgunean kontsulta daitezke benjaminen eta kimuen egutegi osoa eta sailkapena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide