Trail Martxa izango dugu multikiroleko biharko jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola 2026ko apirilaren 24a

Hainbat ikasle Trail Martxa batean.

Jardunaldiaren helburua aniztasun funtzionala duten ikasleei ikusgarritasuna emanez mendi ibilaldi bat egitea da, eta horiek maila guztietako ikasleek batera parte hartuko dute Trail Martxan. 

Domusa Teknik 40 MLK proba antolatzeaz arduratzen den Lagun Onak mendi bazkunak eta Eskola Kirolak antolatu dute Trail Martxa bihar goizerako. Jardunaldiaren helburua aniztasun funtzionala duten ikasleei ikusgarritasuna emanez mendi ibilaldi bat egitea da, eta horiek maila guztietako ikasleek batera parte hartuko dute Trail Martxan. 

10:30ean elkartuko dira partaideak herriko plazan, ibilaldiari hasiera emateko. Izarraitzen magaletik itzulia egin ondoren, hasitako lekuan, plazan, amaituko dute ibilbidea 12:00 inguruan. Hitzorduari bukaera emateko, mokadutxoa egiteko aukera izango dute ikasleek.

Ikasturtearen azken txanpa iritsi da jada, eta bi jardunaldi soilik gelditzen zaizkie ikasleei. Asteburu honen ondoren, hurrengo hitzordua maiatzaren 16an izango dute; duatloian aritzeko aukera izango dute. Hona hemen benjaminen eta alebinen momentuko sailkapenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide