Eskola Kirol Festarekin emango zaio amaiera Multikirol ikasturteari

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

  1. eta azken jardunaldia izango da larunbatekoa eta Azpeitiko Kiroldegian hainbat jarduera egingo dituzte Jolashezi eta Multikirol programetan aritu diren ikasle guztiek. 10:00etan hasiko dira alebinak jardunaldiarekin eta 10:30etan benjaminak eta 11:00etan aurrebenjaminak gehituko zaizkie.

Guztira 13 txoko egongo dira, bakoitzean jarduera mota batekin eta Sokaitz eskalada taldearen eta Gipuzkoako Beisbol Federazioaren laguntza izango dugu besteak beste. 12:30 inguruan amaituko da jardunaldia hamaiketakoa eta ikasturtean zehar osatu den sailkapeneko sariak banatuta.

Hurrengo astean zehar ohiko saioak izango dituzten arren, dagoeneko 2026-27 ikasturtea prestatzen hasita gaude eta astelehenean bertan irekiko da izen emate epea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide