Eskola Kirol Festarekin amaituko dute Multikirol ikasturtea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Iazko Eskola Kirol Festa, Azpeitiko kiroldegian.

Azpeitiko kiroldegian izango da ikasturteko azken jardunaldia, 10:30ean hasita. Pare bat orduko iraupena izango du, eta hamaiketakoa eginda eta sariak banatuta bukatuko dute. 

Hogeigarren azken jardunaldia izango da larunbatekoa, eta Azpeitiko kiroldegian hainbat jarduera egingo dituzte Jolashezi eta Multikirol programetan aritu diren ikasle guztiek. 10:00etan hasiko dira kimuak jardunaldiarekin, eta 10:30ean benjaminak eta 11:00etan aurrebenjaminak gehituko zaizkie.

Guztira hamahiru txoko egongo dira, bakoitzean jarduera mota batekin, eta Sokaitz eskalada taldearen eta Gipuzkoako Beisbol Federazioaren laguntza izango dute, besteak beste. 12:30ak inguruan amaituko dute jardunaldia, hamaiketakoa eginda eta ikasturtean zehar osatu den sailkapeneko sariak banatuta.

Hurrengo astean zehar ohiko saioak izango dituzten arren, dagoeneko 2026-27 ikasturtea prestatzen hasita daude eta astelehenean bertan irekiko dute izen emate epea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide