Larunbatean hasiko dituzte Multikirol programako jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Eskola kiroleko bizikletako jardunaldi batean haurrak, Zestoako bizikletentzako gunean.

Aste honetan mailaz maila eskola kiroleko saioak hasi dituzte, eta larunbatean, urriaren 3an, izango da eskola kiroleko aurreneko jardunaldia. LH3 eta LH4koek txirrindularitza landuko dute eta LH5 eta LH6koek saskibaloia.

Dagoeneko hasi dituzte eskola kiroleko saioak, eta larunbat honetan, urriaren 3an, Multikiroleko aurreneko jardunaldia egingo dute.

Txirrindularitza jardunaldia izango dute LH3ko eta LH4ko ikasleek. Zestoa aldera egingo dute bizikleta itzulia eta Lagun Onak txirrindulari elkartekoen eta YK Riders taldekoen laguntza izango dute haurrek. Eguraldia tarteko ibilbidea aldatzeko aukera egongo litzateke.

LH5 eta LH6 mailetako ikasleek, berriz, saskibaloi jardunaldia izango dute. Eskola kiroleko Azkoitiko ikasleekin batera egingo dute, eta bi herrietako lau kantxatan banatuta jokatuko dituzte saskibaloi partidak. Epaile lanetan, berriz, Iraurgi saskibaloi elkartekoak arituko dira. Eskola kirolaren webgunean ikus daiteke JARDUNALDI osoa.

Ikasturteari hasiera bikaina ematea opa diegu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide