Saskibaloia, atletismoa eta Jolas Heziko lehen topaketa larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Eskola kiroleko ikasleak tenisean joan den asteburuan.

Eguraldiak lagundu ez arren, aterpeari esker giro bikainean egin ziren tenis eta saskibaloi saioak joan den asteburuan. Larunbatean, hirugarren jardunaldian, LH3 eta LH4ko ikasleek saskibaloiko lehen partidak izango dituzte, LH5 eta LH6koek atletismo topaketa izango dute Ikasberrin, eta LH1 eta LH2ko haurrek Jolas Heziren estreineko topaketa izango dute Betherrametan.

Joan den asteburuan tenisa eta saskibaloia izan ziren jardunaldiko protagonistak. Eguraldia ez zen lagun izan, baina aterpeari esker aurreikusitako saio guztiak nahi bezala egin ahal izan ziren. Babesean aritzeak ez zion kalterik egin jardunari: haurrek gogotsu jardun zioten bi kiroletan, eta giro ederra nagusitu zen hasieratik amaierara.

Hirugarren jardunaldia aldaketekin dator urriaren 24an, larunbatean. LH3 eta LH4 mailako ikasleak saskibaloiarekin hasiko dira. Azpeitiko eta Azkoitiko kantxetan jokatuko dute, eta talde bakoitzak 20 minutuko hiru partida jokatuko ditu goizean zehar (ikusi hemen jardunaldi osoa). LH5 eta LH6ko ikasleek berriz, saskibaloia utzi eta atletismo topaketa izango dute Ikasberrin. Maila bakoitzak ordu eta laurdeneko saioa egingo du: LH6koek 10:00etatik 11:15era, eta LH5ekoek 11:15etik 12:30era. XEYE taldeko kideen eskutik, atletismoko hainbat trebetasun landuko dituzte. Honez gain, Jolas Heziko ikasleek, ikasturteko lehen topaketa egingo da Betherrametan, eta haurrak askotariko jolasetan arituko dira bi txandatan: LH2koak 10:00etatik 11:15era, eta LH1ekoak 11:15etik 12:30era.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide