Saskibaloia eta irristaketa izango dira asteburu honetako topaketak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Atletismoko hainbat diziplina ezagutzeko aukera izan zuten aurreko asteburuan Eskola Kirolekoek. 

Pasa den asteburuko atsedenaldiaren ondoren, indarberrituta itzuliko da Eskola Kiroleko  asteburuko jardunaldia. Larunbatean, saskibaloiko eta irristaketako topaketak izango dira herriko gaztetxoentzat.

Joan den asteburuan ez zen kirol jardunaldirik izan, azaroaren 1eko jaieguna tarteko. Hala ere, orain dela bi aste izandako saioek zapore gozoa utzi zuten. LH3 eta LH4ko ikasleek saskibaloiko lehen jardunaldia izan zuten eta lehen partidak jokatu zituzten. LH5eko nahiz LH6ko gaztetxoek, berriz, atletismoaz gozatzeko aukera izan zuten. Atletismoko diziplinak lantzeko aukera izan zuten. Guztiek, eguraldia lagun izan zuten, eta ekintza guztiak aurreikusitakoaren arabera gauzatu zituzten, kirol giro ederrean.

Larunbatean, azaroaren 7an, LH3ko eta LH4ko ikasleek, berriro saskibaloia izango dute asteburuko kirola; aurreko astean bezala talde bakoitzak hogei minutuko hiruna partida jokatuko dituzte, Azpeitiko eta Azkoitiko kantxetan. Bestalde, LH5eko eta LH6ko ikasleek irristaketa topaketa izango dute herriko skate parkean. LH5eko taldearen txanda 10:00etatik 11:15era izango da, eta jarraian, 11:15etik 12:30era, LH6ko ikasleak arituko dira. Jarduera horretan, YK Riders klubaren laguntza eta gidaritza izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide