Pasa den asteburuko jardunaldiaren balorazioa oso positiboa izan zen. Euriaren ondorioz skatepark-a bustita zegoenez, saioa Ikasberriko instalazioetara lekualdatu zen. Moldaketa hori eginda ere, gaztetxoak askotariko modalitate ezberdinetan ibili ziren: alde batetik, skate, patin eta scooter-ekin ibili ziren, eta bestetik, discgolf-a probatzeko aukera izan zuten. Horrez gain, saskibaloiko jardunaldia ere primeran joan zen eta giro ezin hobean burutu zen.
Datorren larunbatari, azaroak 14, dagokionez, LH3 eta LH4ko ikasleek judoa eta capoeira egingo dituzte kiroldegian. Judoaren kasuan, LH4ko gaztetxoak 10:00etatik 11:15era arituko dira, eta LH3koek 11:15ean hartuko dute lekukoa 12:30ak arte. Capoeira saioak ere goiz berean antolatu dira: Ikasberriko LH3ko taldeak 10:30etik 11:15era jardungo du, eta Izarraizpeko LH4koek, berriz, 11:15etik 12:00etara. Gainontzeko LH3 eta LH4ko taldeek hurrengo asteko jardunaldian izango dute capoeira probatzeko aukera. Azkenik, LH5 eta LH6ko ikasleak berriro saskibaloiko partiduei helduko diete (bakoitzak dagokion txanda eta ordutegian, ikusi hemen). Judo eta capoeirako jardunaldi hau aurrera eramateko, Kodaore Judo Elkartearen eta Senzala Capoeira Elkartearen laguntza izango dute.