Dantza, capoeira eta saskibaloia, biharko eskola kiroleko jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko eskola kirola

Aurreko saskibaloi jardunaldiko partida bat. (Azpeitiko eskola kirola)

Joan den asteburuan judo, capoeira eta saskibaloi saioekin gozatu ondoren, Azpeitiko eskola kiroleko gaztetxoek modalitate ezberdinak probatzeko aukerarekin jarraituko dute larunbat honetan. Oraingoan, dantza, capoeira eta saskibaloia izango dituzte.

Joan den larunbateko jardunaldian hainbat ikaslek izan zuten judoa, capoeira eta saskibaloia praktikatzeko aukera. Judoa eta capoeira LH 3 eta LH 4 mailetako ikasleek landu zituzten, eta giro ederrean aritu ziren askorentzat berriak ziren diziplina horiek probatzen. LH 5 eta LH 6 mailetakoek, berriz, saskibaloiko hirugarren jardunaldiko partidak izan zituzten; Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako taldeek parte hartu zuten.

Larunbat honetan, LH 3 eta LH 4 mailetako ikasleek igerilekuan izango dute hitzordua, dantza eta capoeira saioak egiteko. LH 5 eta LH 6 mailetako ikasleek, berriz, saskibaloiko azken jardunaldia izango dute (hemen ikus daiteke).

Ikasturtea aurrera doa, eta jardunaldi hau egin ondoren, bi asteko etenaldia izango du eskola kirolak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide