Beste erailketa matxista bat Euskal Herrian! Aski da!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Feministan Sarie 2026ko apirilaren 3a

Gaur jakin dugu asteazkenean gizon batek Basaurin 44 urteko emakumea, bikotekidea, hil zuela. 

Gizonak, gainera, aurrekariak zituen genero indarkeriagatik.

Minduta, nazkatuta eta amorratuta gaude. Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak aldarrikatzen ditugu. Aski da!

Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu: guztioi dagokigu indarkeria matxistari aurre egitea, eta gizarteari ardurak hartzea exijitzen diogu. 
Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde borrokan segituko dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide