19 urteko neska batek bere buruaz beste egin du Baionan, bortxaketa salatu ostean. Hau ere erailketa matxista da! Aurten bost emakume erail ditu indarkeria matxistak dagoeneko. Nahikoa da! Ezin dugu onartu indarkeria matxista gure egunerokoaren parte gisa normalizatzea.
Ez ikusiaren egitea ez da aukera bat, mobiliza zaitez! Bihar Zestoan elkartasun feminista kalera eramango dugu. Indarkeria matxistaren aurrean, erantzunkizun kolektiboa geure eginez.