Pasatu berri da ekainaren 28a, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna, eta guretzat ez da oharkabean izan. Badira urte batzuk Garmendipe futbol zelaiaren atzealdean margotuta zegoen harrotasun banderan esprai beltzez pintada egin zutenetik, eta eraso horri egunotan eman diogu erantzuna. Joan den ostiralean eta larunbatean bandera berregitea erabaki genuen, oraingoan, gainera, kolektiboaren aniztasuna erakusten duen banderarekin.
Esto no! Idatzi zuen pintada hura egin zuenak banderaren gainean. "Hau bai, eta gehiago ere bai", diogu guk. Astindu Armayuek taldetik argi utzi nahi dugu gugana zuzenduriko edozein erasori erantzuteko pronto gaudela, harrotasunez. Ekainaren 28an zein edonoiz. Hemen egon gara beti, eta bertan jarraitzeko intentzioarekin segitzen dugu.
Gora borroka transmaribibolloa!