Datorren asteleheneko ipuin kontaketa saiorako izen ematea irekita dago

Ameli eta Xirrikituen Jostunek.

Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontalariek  6 eta 7 urtekoentzako saioa eskainiko dute, 18:00etan hasita, Udal Liburutegian. Plazak mugatuak direnez, aurrez eman behar da izena.

Datorren astelehenean, irailaren 28an, beste ipuin kontaketa saio bat izango dugu liburutegian, oraingoan 6 eta 7 urteko haurrentzat. Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontalariek eskainiko dute 18:00etan hasiko den saioa.

Plazak mugatuak direnez, aurrez eman behar da izena liburutegian, telefonoz (943-15 71 95) edo Whatsapp-ez. (688 81 55 06).

Zatoz eta erabili!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide