XXXI. Ipuin Kontaketa saioen barruko beste emanaldi bat izango da astelehenean Enparan Dorretxean kokatuta dagoen Udal Liburutegian. Mikel Susperregik 4 urteko umeei zuzendutako saioa eskainiko du 18:00etan hasita.
COVID-19aren kontrako neurriak tarteko, pertsona kopuru jakin batek gozatu ahal izango du emanaldiaz. Beraz, hara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp-ez 688 81 55 06 telefonora mezua idatzita.