Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 26an Udal Liburutegian

Ixabel Agirresarobe.

6-7 urteko haurrei zuzenduriko saioa izango da, eta hilaren 19tik 23ra bitartean egongo da izena emateko aukera. Plaza mugatuak izango direnez, zozketa bidez erabakiko dute nork izango duen saiora joateko aukera.

Joan zen apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta Ipuin Kontaketa Saioen XXXII. edizioari ekin zioten Azpeitiko Udal Liburutegian. Hurrengo hitzordua apirilaren 26rako jarri dute; Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak 6-7 urteko haurrentzako saioa eskainiko du, 17:30ean hasita, eta apirilaren 19tik 23ra bitartean egongo da izena emateko aukera. Horretarako hiru aukera daude: Udal Liburutegira joanda, 943-15 71 95 telefonora deituta eta 688 81 55 06 telefonora idatzita.

Plaza mugatuak izango direnez, izena ematen duten haur guztien artean zozketa egingo dute, ipuin kontaketa saioan guztiek parte hartzeko aukera bera izan dezaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide