Etzi, ostirala, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, Ipuin Kontaketa Saioen XXXII. edizioa ospatzen ari dira Udal Liburutegian. Datorren astelehenerako, hilak 26, jarritako hitzordua, ordea, bertan behera utzi behar izan dute. Ixabel Agirresarobe 6-7 urteko haurrei ipuinak kontatzera etortzekoa zen, baina "ipuin kontalariari gertatu zaion arazo bat" tarteko, ez da saiorik izango.