Mikel Susperregiren ipuin kontaketa saioa izango da urriaren 25ean Udal Liburutegian

Mikel Susperregi ipuin kontaketa saio batean.

HH5eko haurrei zuzenduriko saioa izango da, eta interesatuek urriaren 21a baino lehen eman beharko dute izena. Plazak mugatuak izango dira.

Azpeitiko Udal Liburutegian aurrera jarraitzen dute XXXII. Ipuin Kontaketek, eta urriaren 25ean, astelehena, HH5eko haurrei zuzenduriko Mikel Susperregiren kontaketa saioa izango da 17:30ean hasita. Plazak mugatuak izango dira, eta interesatuek dagoeneko eman dezakete izena liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 zenbakiaren Whatsappera mezu bat bidalita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide