Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak urtero egiten du ekitaldia nafartasun burujabeari gorazarre egiteko. COVID-19a dela-eta ezin denez bilkura publikorik egin, aurreko urteko ekitaldia ekarri dugu gogora bideo txiki batekin. Baserritarrei ere gorazarre egin nahi diegu merezi duten aipamena eginez. Eta ez dugu ahaztu nahi 1512ko uztailaren 21ean gaztelako tropak nafarroara sartu zirela gure herri honen askatasuna inbaditzera.