Amaia Nausiaren 'Birginak edo putak?' hitzaldia, osorik ikusgai

Amaia Nausia izan genuen Azpeitian joan zen martxoaren 24an. Maisuki azaldu zigun nola iritsi garen gaur egungo patriarkatura, eta zein izan zen Nafarroako emakumeen egoera 1512ko inbasioan zehar nahiz ondoren. 

Hitzaldia bere liburuan oinarrituta dago. Liburua erosterik nahi izanez gero, honako lotura honetan duzue informazio gehiago.

Oso erraz irakurtzen da liburua, eta gaur egungo emakumeen egoera ulertzeko ezinbestekoa da. Bikain dokumentatuta dago bere lana. Zalantzarik gabe Euskal Herriko historialari onenetako bat dugu Amaia Nausia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide