Gure memoriaren une lausoak

XVI. mendeko geopolitikaren oharrak egin ditu Idoia Arrietak, bi gertaera jakinetatik abiatuta.

Idoia Arrieta historialariak XVI. mendeko geopolitikari gainbegirada bat egiten dio bi gertaeratatik abiatuta: Nafarroako konkista eta Elkanoren mundu bira. Bi jazoera horiek garai berean gertatu ziren, hau da, gaztelauak Nafarroa konkistatzen ari ziren bitartean, Elkano munduari bira ematen ari zen, gaztelauen zerbitzura.  

Urte latz horien azterketa bikaina egiten du Arrietak. Bere metodologia Josep Montana historialari handiaren ideiak jarraituz egiten du. Bide batez, bideoaren loturan Montanaren liburu bat jarri dugu. Arrietak garbi esaten du: euskaldunon historia ezin da ongi ulertu historia unibertsala ulertu gabe. Vatikanoak Nafarroako konkistan izan zuen papera da adibide esanguratsu bat.

Gure historia ongi ulertzeko, beraz, ezinbestekoa da bideo hau ikustea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide