Baskonia eta frankoen erresuma, Iñaki Lopez Luzuriagaren biharko hitzaldian

Iñaki Lopez Luzuriaga historialaria. (UEU)

Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, historialari arabarrak Akitania-Baskonia eta franko karolingioen erresuma hitzaldia eskainiko du bihar Azoka Plazako goiko aretoan.

Iñaki Lopez Luzuriagak hitzaldia emango du bihar, asteazkena, Azpeitian. Akitania-Baskonia eta franko karolingioen erresuma da Lopez Luzuriagaren hitzaldiaren izenburua, eta baskoien garai ilun hura argitzeko asmoz ariko da historialari arabarra.

19:00etan hasiko da Urolako Napar Zuzterrak-ek antolatutako solasaldia, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Ezinbesteko hitzaldia, Irati filmeko garaiak hobeto ulertzeko.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide