Urolakoen Napar Zuzterrak antolatuta, Luis Alberdi Sudupe arkitekto azkoitiarrak Gipuzkoako baserrien arkitekturaren historiari buruzko hitzaldia emango du ostegunean, hilaren 30ean, 19:00etan Azoka Plazako aretoan.
1978. urtean hasitako lanari esker, baserrien arkitekturari buruzko liburu mardul bat du osatuta. Urolako Napar Zuzterrak taldearen arabera, "Gipuzkoako baserriei buruz inoiz egin den lanik onena da, zalantza izpirik gabe". Ostegunerako antolatutako hitzaldiaren helburua baserriaren arkitekturak Gipuzkoan izan duen bilakaera historikoaren ikuspegi orokorra eskaintzea izango da.
Gure baserrien ondarea estimatzen baduzu, galdu ezinezko hitzaldia da.