Orreaga 824: Iruñeko erresumaren sorrera hitzaldia emango du gaur Iñigo Larramendi historialari arabarrak. Iruñeko erresumaren sorreraren 1.200. urteurrena dela-eta antolatu du hitzaldia Urola Nafar Zuzterrak taldeak, mugarri garrantzitsu horri buruz gehiago jakin dezan jendeak.
Larramendik gure historiako une zirraragarri hori gogoraraziko digu. Orreagako hirugarren batailaren ondoren nola sortu zen Iruñeko erresuma, eta nola bihurtu zen Eneko Aritza erresuma horretako errege. Zalantzarik gabe, euskaldun guztiok jakin beharreko gaia.
Hitzaldia Azoka Plazako lehen solairuan izango da, 19:00etan.