Abenduaren 6an, Konstituzio arrotzari ez!

Naziogintza taldeak jaiegun inposatu horretan langileak eta ikasleak lan egitera eta ikastera gonbidatu, eta lan egutegi propio baten beharra azpimarratu nahi du.

Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren egunean, euskaldunok ez dugula ezer ospatzeko gogorarazi nahi du Naziogintza taldeak.

Lehenik, espainolak ez garelako. Bigarrenik, Espainiako Konstituzioak gure menpekotasun politikoa eta gure zapalkuntza nazionala dakarzkigulako. Euskaldunok bere garaian Konstituzio arrotz horri ezezko garbia eman arren, Espainiak bere marko politiko eta legala inposatu zizkigun. Horregatik, Naziogintza taldeak jaiegun inposatu horretan langileak eta ikasleak lan egitera eta ikastera gonbidatu, eta lan-egutegi propio baten beharra azpimarratu nahi du.

Espainiako Konstituzioa, euskaldunon kaiola. Independentzia!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide