Euskal Errepublikaren aldeko urratsak emateko eskatu du Naziogintza taldeak

Azpeitiko Udalak Euskal Errepublika aldarrikatu zuen 1931ko mozioa.

Gaurko egunez, duela 94 urte, Azpeitiko Udalak Euskal Errepublika eskatu zuen Euskal Herriarentzat, eta pasarte hura gogora ekarri du taldeak.

Gaurko egunez duela 94 urte, Azpeitiko Udalak, aho batez, Euskal Errepublika eskatu zuen. Espainiako Errepublika egun bat lehenago ezarria zen. Azpeitikoak bezala, Euskal Herriko beste udal batzuek ere Euskal Errepublika eskatu zuten Euskal Herriarentzat, 1931ko apiril hartan.

Naziogintza taldeak gure historiako pasarte garrantzitsu hori gogora ekarri nahi du gaur, eta alderdi politiko abertzaleei eskatu Euskal Errepublikaren aldeko urratsak emateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide