Seme-alabak katekesian hasi nahi dituzten gurasoekin bilera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia 2020ko urr. 23a, 17:22

Aurten 6 urte betetzen dituzten haurren gurasoentzat da deialdia. Asteazkenean izango da bilera, 20:30ean.

Urtero bezala, udazkenean, ikasturtearen hasierarekin, Parrokiako katekesi lanari ekiteko asmotan gara. Hori horrela, hasi aurretik, katekesian parte hartu nahi duten neska-mutikoen izenak jaso nahi genituzke. Aurten 6 urte betetzen dituzten umeen (2014. urtean jaiotakoak, alegia) gurasoei dei egiten dizuegu, beraz, zuen seme- alaben izenak ematera etor zaitezten, hala nahi baduzue behintzat.

Horretarako, zuen seme-alabak katekesian hastea nahi duzuen gurasoekin bilera bat antolatu dugu. Bilera hori asteazkenean, urriaren 28an, egingo dugu, parrokian, 20:30ean. Bilera horretan, Parrokiako katekesiaren nondik norakoak azaltzen saiatuko gara.

Zalantzaren bat izanez gero, dei ezazue 943-81 11 42 telefonora. Parrokiako psoreasu@gmail.com helbidera ere idatz dezakezue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide