San Joan egunez, meza bana izango da parrokian eta Oñatzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia 2022ko eka. 22a, 09:17

Oñazko baselizaren kanpoaldea.

Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako elizkizuna 10:00etan izango da, eta lore eskaintza egingo dute, San Joan Batailatzailearen omenez. Oñazko baselizako meza, berriz, 11:00etan izango da. Bestalde, Urrestillan ere meza izango da.

San Joan Batailatzailea oroitzeko bi meza izango dira ostiralean, San Joan egunez, herrian. Lehen hitzordua Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da, 10:00etan, eta han lore eskaintza egingo dute. Bestalde, ostiralean bertan, elizkizuna izango da Oñazko baselizan, 11:00etan hasita.

San Joan festen barruan, Urrestillan ere izango da meza, Jaunaren Gizakundearen parrokian, 12:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide