Udazkenean ekingo dio Azpeitiko Parrokiak katekesi saioei, eta dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Aurten 6 urte betetzen dituzten haurrentzako (2018. urtean jaioak) ireki dute deialdia, katekesian lehen urtea egingo duten umeentzat, hain zuzen.
Haur horien gurasoentzat bilera bat antolatu dute, katekesiaren nondik norakoak azaltzeko. Urriaren 21erako, astelehena, jarri dute hitzordua, 20:00etan, parrokian.
Bilera horretan bertan ez ezik, ostegunero ere izango da katekesian izena emateko aukera: ostegunetan, parrokiako bulegoan, 17:30etik 19:00etara. Katekesi saioak, berriz, astero izango dira parrokian, 17:15etik 18:00etara. Lehen mailakoek astelehenetan izango dituzte, bigarren mailakoek astearteetan eta hirugarren mailakoek asteazkenetan.