Urrian hasiko da haur katekesiaren ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia

Soreasuko Sebastian Donearen parrokia. (Mailo Oiarzabal)

Lehen mailan hasteko izena eman dutenen gurasoekin bilera egingo du Parrokiak urriaren 22an. Urriaren 7an eta 8an hasiko dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren mailetako saioak.

Haur katekesiaren 2025-2026 ikasturtea hastear da Azpeitiko Parrokian. Urrian hasiko da, hain zuzen ere, ikasturte berria. Urriaren 7an (asteartea) eta 8an (asteazkena) hasiko dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren mailetakoen saioak; 17:15ean, bi egunetan.

Lehen mailakoei dagokienez, aurten katekesian hasteko izena eman dutenen gurasoekin bilera egingo du Parrokiak urriaren 22an, asteazkena, 20:15ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide