Haur katekesiaren ikasturtearen berri eman du Azpeitiko Parrokiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia

Azpeitiko Soresuako Sebastian Donearen Parrokia.

Katekesiko lehen maila hasiko duten gurasoen bilera urriaren 21ean izango da, eta bigarren eta hirugarren maila hasiko duten haurrek hilaren 6an eta 7an izango dituzte ikasturte berriko lehen saioak, hurrenez hurren.

Azpeitiko Parrokiak jakinarazi ditu 2026-2027 ikasturteko haur katekesiaren hasierako egunak eta orduak. Katekesiko lehen ikasturtea hasiko duten haurren gurasoekin bilera urriaren 21ean (asteazkena) egingo dute, 20:15ean, Parrokian.

Katekesiko bigarren maila hasiko duten haurren lehen saioa urriaren 6an (asteartea) izango da, 17:15ean. Hirugarren maila hasiko dutenen lehen eguna, berriz, urriaren 7an (asteazkena) izango da, 17:15ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide