Gau Gurtzaren mendeurreneko ospakizun berezia egingo dute larunbatean parrokian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia

Azpeitiko parrokia. (Mailo Oiarzabal)

1926. urtetik biltzen dira gaueko gurtzaileak Azpeitian, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Larunbat honetan 22:00etan mendeurreneko ospakizun berezia egingo dute, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta.

Azpeitiko Gau Gurtzak 100 urte betetzen dituela eta datorren larunbatean, urriaren 17an, ospakizun berezia izango da Soreasuko Sebastian Donea parrokian. 22:00etan hasiko da elizkizuna., Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatuta.

Donostiako Elizbarrutiko Gaueko Adorazioaren Elizbarrutiko Kontseiluak gaueko gurtzaileak eta Donostiako elizbarrutiko eliztarrak gonbidatu ditu Azpeitiko Gau Gurtzaren mendeurrena ospatzera. Elizkizunak bi ordu inguru iraungo ditu. "Meza bezperekin ospatuko dugu, banakako gurtza tarte bat izango dugu, eta beste tarte bat elkarrekin eginda", azaldu du Donostiako Elizbarrutiak.

Gaueko Adorazioa 1905etik hasi zen biltzen Gipuzkoan, Donostian bilduz aurrena. Ondoren, lurralde osoan ireki zituzten sekzioak; Azpeitian Gau Gurtza 1926an hasi zuten. Gaur egun, Gipuzkoako gaueko gurtzaileak hilero biltzen dira Donostian, Azpeitian, Bergaran, Eibarren, Irunen, Legazpin, Oñatin, Zarautzen eta Zumarragan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide