Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko trena hartu dute Sarek antolatu duen Futbito Txapelketa Herrikoiko jokalariek. Horrela, txapelketan parte hartzen ari diren taldeek argazki bana atera dute Hartu trena, stop dispertsioa lelopean.
Bihar, ostirala, izango da hileko azken ostiraletako elkarretaratzea, 19:00etan anbulatorio aurrean. Ondoren, 19:30ak aldera, futbito txapelketako partida jokatuko dute eta parez pare izango dira Ibaiertz eta Arrasta taldeak.