Azpeitiko ehundaka herritarrek euskal preso, iheslari eta deportatuek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu eta urtarrilaren 14an Bilbora joateko deia egin zuten Santo Tomas egunez. Bilbora joateko buserako izen ematea Izaro, Pastorkua eta Orkatz tabernetan dago. Autobusa 16:00etan irtengo da anbulatorio aurretik.