Euskal presoen egoera salatu dute futbito txapelketa herrikoiko parte-hartzaileek

Joan den maiatzaren 16an hasi ziren Azpeitiko Sarek antolatutako futbito txapelketa herrikoiko partidak. Orduz geroztik, astelehenetik ostiralera hainbat partida jokatzen aritu dira txapelketan izena eman zuten hamabi taldeak. Orain, txapelketaren amaiera gero eta gertuago dagoen honetan, euskal presoen egoera salatzeko tartea hartu dute parte-hartzaileek. Hala, Salatzen Dut hatza hartu eta argazkia atera dute Azpeitiko sareri babesa erakutsita. 

Txapelketa azken txanpan

Ekainaren 13an, asteartean, jakingo da zeintzuk diren aurtengo futbito txapelketako finalak jokatuko dituzten taldeak. Gaur, osteguna, jokatuko diren partidetan ligako bi finalistak erabakiko dira. Astelehenean, hilak 19, eta asteartean, finalaurreko bana jokatuko da 19:00etan hasita. Horietan erabakiko da zein talde iritsiko den kopako finalera. 

Aurtengo futbito txapelketako finalak ekainaren 24an izango dira, zapatuan, plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide