ETAren armagabetzeaz eta presoen egoeraz ariko dira Enekoitz Esnaola eta Anaiz Funosas hilaren 10ean Sanagustinen

Gaur zortzi, hilaren 10ean, hitzaldi interesgarria izango da Sanagustin kulturgunean Enekoitz Esnaola eta Anaiz Funosasen eskutik, 19:00etan hasita. Enekoitz Esnaolak aurkeztu berri du 'Luhuso: ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna' liburua, eta Anaiz Funosas bakegileak bertatik bertara bizi izan zuen armagabetze prozesua. \ \ 'ETAren armagabetzearen ondoren, presoekin zer?' hitzaldian prozesu horren nondik norakoak azalduko dituzte, baina bereziki ETAren armagabetzearen ondorengo kontestuan presoen arloan egin daitezkeen urratsen inguruan arituko zaizkigu hizketan. Frantziako Gobernuarekin bakegileek sortu duten elkarrizketa guneaz eta Espainiako Gobernua mugitzeko jarraitu daitezkeen pausoez arituko dira. Konponbidearen bidean presoen aferari aterabidea emateko dauden aukeren inguruan hausnartuko dute bi hizlariek.\ \ Hitzaldi hau urtarrilaren 13ko Bilboko manifestazio erraldoia girotzeko ekimenen barruan antolatu du Sarek, eta hitzaldira eta Bilbora joatera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak.\ \ Autobuserako izen-emateak jarrita daude Niza, Urola Expres eta Orkatz tabernetan eta autobusak 16:00etan aterako dira anbulatorio aurretik. \ \ Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ Euskal Presoak Euskal Herrira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide