Guztion artean, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igotzera goaz! Eta zu etorriko zara?
Euskal presoak, iheslariak nahiz deportatuak etxera ekartzeko bidea marrazten ari gara, eta bide hori batera egiteko, urriaren 3an, larunbatean, inoizko erronka handiena ezarri diogu gure buruari eta Euskal Herriko herritarrei; guztion arten, egun berean, Euskal Herriko 650 mendi igo eta tontorretara gure aldarria eramatea. Ekimen ederra eta esanguratsua egitea da gure asmoa, argi erakusteko urratsak emateko prest gaudela, maldan gora edo behera, baina guztiok batera, egoera honekin behin betiko amaitzeko.
Azpeitiko Sarek Erlora nahiz Xoxotera eta Herniora joateko deia egiten du. Erlora eta Xoxotera joateko 09:00etan elkartuko gara Azpeitiko plazan, eta 11:00etan Erloko gailurrean Izan Bidea bandera jarri ostean, Xoxotera jetsiko gara argazkia ateratzera. Herniora joateko hitzordua, aldiz, Errezilgo Goiko plazan izango da. Han ere 09:00etan elkartuko gara. Hernio gailurrean argazkia atera ondoren, 11:30ean ekitaldia izango da Zelatunen.
Beste mendi batera joatea nahiago baduzu, begiratu mapa honako lotura honetan, eta aukeratu. Oraindik baduzue aukera! #650tontor #IzanBidea #IbiltarienSarea #DenakEtxera