Urteko lehen egunean, hainbat herritar bildu zen Izarraizko gailurretan. Aurten ere ez du hutsik egin euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak, eta hainbat herritarrek urtarrilaren 9an egingo den manifestazioarekin bat egin du; 17:30ean abiatuko da protesta, plazatik.
Azpeitiko Sarek manifestazioaren garrantzia azpimarratu du. Azkenaldian presoen eskubideen alde pausoak ematen ari diren arren, pauso horiek ez dira nahikoa Sareren iritziz, eta euskal preso eta iheslariak etxean izan arte lanean jarraituko du dinamikak. Ehundaka dira beren argazkiak bidaliz mobilizaziorekin bat egin duten herritarrak, eta datozen egunetan ere izango da horretarako aukera, Urtarrilak 9 plazara kartelarekin argazkia atera eta azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera bidalita.