Konponbidearen alde, bizikidetzaren alde eta preso, iheslari nahiz deportatuak etxera ekartzeko urratsak ematea du helburu Sareren ekimenak. Egindako kilometroak Izan Bidea aplikazioan gordetzen ari gara, eta dagoeneko 850.000 km baino gehiago erregistratu dira.
Ekimenean parte hartzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:
- Eskuratu Izan Bidea kamiseta/banderoa edo Euskal Preso eta Iheslariak Etxera! banderola.
- Egiten duzun gailurrean, ibilaldian, bizikleta itzulian, igeri saioan... atera argazki bat.
- Bidali argazkia eta egindako kilometroak azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera edo azpeitiko Sareren sare sozialetara. Gu arduratuko gara aplikazioan kilometroak erregistratzearekin.
Urtarrilaren 9an 680 azpeitiar izan ginean kalean urratsak ematen, eta datozen hilabeteotan ere 15.000 kilometrora iristeko herritar askoren ekarpena beharrezkoa izango da. Zuekin kontatzen dugu.
Pow eta Gotzon etxera ekartzeko izan bidea.