Azpeitiko Sarek deituta, presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo –ostirala– arratsaldean plazan. Hileko azken ostiralean egin ohi dute mobilizazioa, eta azken protestan, emakume presoen egoera kaleratu nahi izan dute. Egun, euskal presoen artean 31 dira emakumeak; horietatik 26 Espainiako Estatuan daude espetxeratuta, eta sei Frantziako Estatuan. Batez beste, etxetik 500 kilometrora ari dira betetzen kondena. Gainera, hamalau preso bakartuta daude, eta bi beren alabarekin bizi dira Aranjuezko kartzelan (Madril). Era berean, gaixotasun larri bat du 31 preso horietako batek.