Araba, Bizkai eta Gipuzkoako mugikortasuna irekitzearekin erronka indartzera goaz!

 Orain arte 220 kilometro batu dituzte Azpeitiarrok 15.000 km baietz! erronkan parte hartu dutenek. "Gaurtik aurrera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aske mugitzeko aukera irekitzearekin, erronka indartzeko momentu aproposa izan daiteke. Atera eta bidali argazkiak!

Azpeitiarrok 15.000 km baietz! erronkari duela bi hilabete eman genion hasiera, gure herritik irten ezin ginen garaian. Azpeiti inguruan ateratako argazki ugari jaso ditugu eta 220 km egitera iritsi gara.

Gaurtik aurrera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aske mugitzeko aukera irekitzearekin, erronka indartzeko momentu aproposa dela uste dugu, eta egiteko asmoa duzuen irteera horretan argazkia ateratzera gonbidatzen zaituztegu. Mendi gailurrean, itsasertzean, paseoan, bizikletaz, igerian... modu askotara gehitu ditzakezu kilometroak gure kontagailura. Atera argazkia eta bidali azpeitikosareherritarra@gmail.com helbidera edo Azpeitiko Sareren sare sozialetara.

Azpeitiarrok 15.000 kilometro egitea dugu erronka, Euskal Herri mailan 3.000.000 kilometro egiteko martxan den Izan Bidea erronka nazionalari ekarpena eginez.

Pow eta Gotzon etxera ekartzeko
#izanbidea

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide