Zapatuan izango da Gotzon Aranburu preso azpeitiarraren etxeratzea eskatzeko Sarek antolatu duen manifestazioa. Protesta horren atarian hainbat herritarren atxikimenduak bildu ditu Sarek, eta eragile horrek honako bideo hau osatu du 360 bat herritarrek parte hartu duten 120 bideo zatirekin.
Manifestazioa zapatuan 18:00etan hasiko da plazatik, Gotzon gurekin lelopean. Dena den, haren aurretik, gaur, asteazkenarekin, Aranbururen egoera izango dute hizpide 10:30ean hasita, Sindikatu Zaharrean. Hitzaldia eskainiko dute Suharri Aranburu presoaren senideak eta Josu Urbieta Pow preso ohiak.
Bestalde, zapatuko manifestazioaren harira, bi kontzertu izango dira gauean Orkatz kultur elkartean. Hain zuzen ere, Tokan2 la polla eta Leherkaitz taldeak izango dira agertokian, 22:00etatik aurrera.