Eneko Gereñok irabazi du sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizuneko logo lehiaketa

Denera hamabi lagunen hamalau lan aurkeztu dira 'Azpeitiko sokamuturrak 500 urte' lehiaketan, eta datorren astean jarriko ditugu ikusgai. Eskerrik asko denei! Nuarbetarra da Eneko Gereño (1988), eta Informatika Aplikazioen Garapena ikasi zuen. Tarteka aurkeztu izan da logo eta kartel lehiaketa batzuetara –Antzerki Topaketetara, adibidez–, eta hau du aurreneko saria. 300 euro jaso ditu. "Logotipo sentziloa egitera joan nintzen, lehen bistadizoan antzematen dena zer den", dio Gereñok.

2018an Azpeitiko kaleko zezenak-sokamuturrak 500. urtea beteko du, eta Zezen Beltz Elkarteak, lehengo eta gaurko sokamutilek, Argazki Elkarteak, Musika Bandak, Udalak eta sokamuturzaleek osatzen dugu Herri Batzordea. Urtarrilaren 3an aurkeztuko dugu ospakizunaren egitaraua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide