Eskualdeko gazte langileon arteko harremanak estutzeko asmoz, eta azken hilabeteetako lan konstantearen ondorengo atsedenaldi moduan, Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak Ukabilen eta Rodeoren kontzertuak antolatu ditu. Igandean, urtarrilaren 3an, Azpeitiko Gaztetxean eskainiko dituzte kontzertuak 17:00etan hasita, eta sarrerak 16:30ean jarriko dira salgai 5 euroren trukean. Kontzertuetarako sarrerak mugatuak izango dira, eta segurtasun arauak errespetatuko dira.