Orain dela bi aste aurkeztutako 'Haien kontrola gure pobrezia' dinamikaren barruan landuko dugun lehenengo zatia da teknologiarena. Gaian sakontzeko, 'Teknologia kapitalaren zaindari izatetik, ongizate orokorra bermatzera' izenburupean, tailerra eta hitzaldia eskainiko dituzte GKSko eta Gaztetxeko kideek Azpeitiko Gaztetxean.
Ostegunean, hilak 25, 'Segurtasun informatikorako jarraibideak' tailerra izango da 18:30ean hasita. Larunbatean, hilaren 27a, berriz, 'Teknologia kontrol sozialerako baliabide gisa' hitzaldia izango da 16:00etan hasita.