GKSk bat egin du Kontseilu Sozialistak biharko deitutako elkarretaratzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2021ko mar. 6a, 10:50

Bihar, igandea, 12:30ean egingo du kontzentrazioa Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Azpeitiko plazan, atzo jazotako lan istripua salatzeko. GKSk ere bat egin du deialdiarekin.

Atzo, martxoaren 5ean, langile bat eraila izan zen Azpeitian Amue kaleko Mendiaraiz lantegian. Gertaera salatzeko, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak kontzentrazioa deitu du biharko, 12:30ean hasita Azpeitiko plazan, eta Azpeitiko GKSk bat egingo du elkarretaratzearekin. Gogor salatu beharreko gertakaria da atzokoa, izan ere, urtea hasi zenetik Euskal Herrian bederatzigarren langile eraila da Azpeitikoa.

Kontzentraziora bertaratzeko deia luzatu nahi du Azpeitiko GKSk, lan istripu hilgarri hau salatzeko eta langile antolakuntza aldarrikatzeko basakeria kapitalista hau gelditzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide