GKSk bat egiten du Maiatzaren Lehenerako Urola Erdiko Kontseilu sozialistak deitutako mobilizazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2021ko api. 30a, 11:00

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kideak Maiatzaren Lehenerako deia egiten.

Bihar, Maiatzaren Lehena, langile antolakuntzaren beharrezkotasuna aldarrikatzeko egun sinbolikoa izanik, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deitutako mobilizazioarekin bat eginda, 20:00etan Azpeitiko plazan elkartuko gara. 

Gaur egun, burgesia langileriaren aurkako klase ofentsiba gauzatzen ari da esparru ezberdinetan: lan eta bizi baldintzei dagokienez, esparru juridikoan (eskubide eta askatasunak guztiz murriztuz) eta jarrera errepresiboen areagotzean. Klase ofentsiba hori era bortitzenean jasaten ari den subjektuetako bat da gazte langilearena: lan baldintza miserableak jasaten ditugu (langabezia, aldi baterako lanak...), eta, ondorioz, ez dugu gaitasunik familiaren zein instituzioen loturetatik askatzeko; komunikabideen bidez gazteokiko irudi desitxuratua sortzen dute, eta polizia indarren gehiegikeriak justifikatzen dituzte horrela.
 
Gizarte otzana eta diziplinatua egikaritu nahi dute, pobretze orokortuan eta autoritarismoan oinarritutako gizarte eredua normalizatuz. Klase ofentsibari aurre egiteko, beharrezkoa deritzogu langileon antolakuntzari, gure eskubide eta askatasunen defentsarako baliabide eraginkor bakarra baita. Era berean, ezinbestekoa iruditzen zaigu gazte perspektibatik langile klasearen iraultza orokorra elikatzea. Horregatik, Maiatzaren Lehena langile antolakuntzaren beharrezkotasuna aldarrikatzeko egun sinbolikoa izanik, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deitutako mobilizazioarekin bat egiten dugu, bihar, 20:00etan, Azpeitiko plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide