Autobusa izango da urtarrilaren 29ko manifestaziora joateko

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2022ko urt. 5a, 07:26

Urtarrilaren 29an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa izango da Azpeititik. Dagoeneko eman daiteke izena Haginpe tabernan.

Urtarrilaren 29an Burgesiaren diktadura gelditu! lelopean Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak antolatu dira eskualdetik. Txartelak Azpeitiko Haginpe, Azkoitiko Dean eta Zestoako Portale tabernetan egongo dira salgai. Landunek hamar euro eta langabeek bost euro ordaindu beharko dute joan-etorria autobusez egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide